Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Trukuak/Aholkuak

Beroak eragina du zure larruazalean: hura babesteko bost aholku

Eguzkiarekiko esposizioarekin, tenperaturen igoerarekin, igerilekuko kloroarekin eta itsasoko kresalarekin, deshidratazio handiagoa izan ohi du larruazalak uda-sasoian eta, beraz, lehorrago egoten da. Tenkatuago nabaritzen dugu, baita narritatuta ere, ur-galera handiago horregatik.

Gehiegizko beroak eragin negatiboak izan ditzake gure larruazalean, hala nola deshidratazioa, lehortasuna, gorritasuna eta erre-sentsazioa. Aholku soil batzuekin, baina, gure larruazala fresko, hidratatuta eta distiratsu izan dezakegu denboraldi osoan zehar.

Gogora ezazu larruazal mota bakoitza berezia dela eta zainketa ezberdinak behar ditzakeela. Berariazko kezkak edo larruazal-baldintza jakin batzuk baldin badituzu, dermatologo bati kontsulta egitea gomendatzen dizugu, gomendio pertsonalizatuak eman diezazkizun.

 

Gure Larruazala berotik babesteko bost aholku

 

1. Hondartzara edo igerilekura sarri joaten bazara, edan ezazu egunean ur gehiago, litro eta erdi edo bi litro ur, larruazalaren lehortasuna saihesteko. Ezinbestekoa da sarri hidratatzea, ur-mailak muga egokietan mantentzen baitu horrek eta, beraz, hobetu egingo baita larruazalaren egoera. Gainera, bero-kolpeak saihestuko dituzu.

2. Elikadura egokia izateak ere gure larruazala klima-gorabeheren aurrean babesten laguntzen du. Jan fruta eta barazki ugari. Angurria da udan beti eskura izan behar ditugun frutetako bat, ur kopuru handia baitu. Hidratatu zein freskatu egingo gaitu, eta potasioa eta C bitamina ditu.

3. Babestu larruazala uneoro. Erabil itzazu eguzkitik babesteko hesi fisikoak, hala nola betaurrekoak, txanoak, eguzkitik babesteko arropa… Gainera, aukeratu izpi ultramoreen erasoa prebenitzeko eraginkorrak diren eguzki-babesak. Udako hilabeteetan, ez itzazu gehiegi erabili esfoliatzaileak, larruazalak berez sortzen baititu bere babesgarriak.

4. Mantendu larruazalaren berezko hezetasuna. Ez gehiegi erabili haizagailua edo aire girotua, larruazalaren hesi babesgarria kaltetzen baitute.

5. Beroak ez die berdin eragiten larruazal lehorrei, normalei eta koipetsuei. Hidrata ezazu, bada, zure larruazala, zure beharretara ondoen egokitzen denarekin.

 

Prest al zaude udarako? Ez galdu aurpegirako krema hidratatzaileei buruzko artikulu hau.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.