Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

Bat egiten dugu bularreko minbiziaren aurkako mundu egunarekin

Batzuentzako, beste egun bat besterik ez da urriaren 19a; beste batzuek urteurrenak edo urtebetetzeak ospatzen dituzte, baina beste askorentzako sinbolo bat da, haien bizitzan zehar zortzi emakumetik bati eragingo dion gaixotasun bati buruzko kontzientziazioarena, irmotasunarena eta erresistentziarena. Bularreko minbiziaz ari gara.

Egun horretan ospatzen da Bularreko minbiziaren aurkako Mundu Eguna, eta BM Supermerkatuok egun horrekin bat egingo dugu, minbizia goiz detektatzeak duen garrantzia azpimarratzeko ekimen batekin, automiaketak duen garrantzia sustatuz eta azalduz.

Nork bere burua miatzeko aholkuak

BM Supermerkatuetako langileon % 70 emakumeak gara, baita gure bezeroen portzentaje handi bat ere. Horregatik, Zainduz Bizi zaitezen eskatzen dizugu, eta ondorengo gomendioei jaramon egitea:

  • Elikadura osasungarri eta orekatua.
  • Jarduera fisikoa, modu erregularrean.
  • Aldizka, urtean behin, azterketa ginekologikoa.
  • Automiaketa (hilabetean behin).

Aholku horiek hitzez hitz jarraitu arren, baina, ez dugu ahaztu behar mamografia dela minbizia modu goiztiarrean detektatzeko eta bularreko minbizia prebenitzeko metodo bakarra, eta urtero egin behar da 40 urtetik aurrera.

Ongizatearekiko eta osasunarekiko konpromisoa

BM Supermerkatuok konpromiso irmoa dugu erantzukizun sozial, ekonomiko eta ingurumen-erantzukizunarekin. Tokian tokiko hornitzaileak babestea eta elikadura osasungarria bultzatzea, hainbat elkarte eta kolektiborekin lankidetzan jardutea eta, energia-eraginkortasunaren eta birziklapenaren bitartez, kudeaketa arduratsua egitea dira konpromiso horren adibide batzuk.

Ongizatearen eta osasunaren alorrean, urteak daramatzagu elikadura eta bizitza-estilo osasungarria sustatzen, Zainduz Bizi egitasmoaren bitartez. Ekimen horren barruan, erosketa arduratsuarekin, kontsumo jasangarriarekin, jaki osasungarriekin, dieta orekatuekin eta kirolaren onurekin lotutako ekintzak sartzen dira, besteak beste.