Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Zainduz bizi

Nola miatu zeure burua?

Urriaren 19a bularreko minbiziaren aurkako eguna da eta BM Supermerkatuetatik egun horrekin bat egin nahi dugu detekzio goiztiarraren garrantzia ezagutarazteko, hura baita gaixotasunari aurre egiteko gakoa. Horregatik, Zainduz Bizitzeko eta aholku hauei jarrai­tzeko eskatzen dizugu:

 

Ispiluaren aurrean: Jar zaitez ispiluaren aurrean, sorbaldak zuzen jarrita eta besoak jaitsita, eta begiratu zure bularrei. Egiaztatu bularraren tamainan edo inguruan aldaketarik ez dagoela, inguruan irregulartasunik agertu ez dela eta titiburuetan alteraziorik ez dagoela —hondoratze edo sekrezioak, adibidez—; egiaztatu bularretan edo besapeetan koskorrik agertu ez dela, haztatzean minik ez duzula edo bularren azalean alteraziorik ez duzula (ultzerak edo “laranja-azala”, esaterako). Gero, altxatu besoak buruaren gainetik eta egiaztatu horrelako aldaketarik ez dagoela edo besoak altxatzean bularretako bat gutxiago mugitzen dela.

 

Haztatu bularra: Etzanda, jarri burko bat sorbaldaren azpian haztatu behar duzun
bularran, jarri besoa buruaren parean eta, kontrako eskuko hatz-mamiekin, zanpatu pixka bat eta egin zirkuluak titiburutik kanpora aldera, erloju-orratzen noranzkoan. Errepikatu urrats bera beste bularrarekin.

 

Haztatu besapea: Jarraitu posizio berean etzanda eta haztatu lehenengo besape bat eta gero bestea.

  

Aztatu areola eta titiburua: Posizio berean, miatu titiburua eta areola posición, leunki zanpatu behar dituzu erpuruarekin eta hatz erakuslearekin, sekreziorik ez dagoela egiaztatzeko. Halakorik balego, osasun-pertsonalari kontsultatu beharko zenioke.

 

Miatu zaitez behin hilabetean, hilekoa bukatu eta gero edo menopausiarik egotekotan data bera ezarrri hilabete bakoitzerako. Anormaltasunik edo zalantzarik egotekotan, berrikuste ginekologikoa eskatu.