Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Bakailao sashimi-a gazigeza minarekin

 

Sashimi deitzen diogu xerratan era berezian moztutako arrain gordinari; oso ohikoa da japoniar sukaldaritzan, eta askotan nahasten da sushi mota batekin, baina ez da. Oraingo honetan, bakailaoarekin prestatuko dugu, eta saltsa min batekin batera aurkeztuko dugu.

OSAGAIAK

 (4 pertsonarentzat)

200 gr bakailao-trontzo gatzgabetu
16 hosto letxuga
20 gr lunpo-arraba beltz
20 gr lunpo-arraba gorri
160 gr azukre
80 ml ozpin
2 gr piperrauts min

PRESTATZEA

Bakailao trontzo gordinak xerra finetan moztuko ditugu. Letxugaren gainean jarriko ditugu eta arrabak trontzo zatiekin tartekatuko ditugu. Azukrea minutu batez jarriko dugu irakiten ozpinarekin eta piperrautsarekin. Hozten utziko dugu eta katilu batean jarriko dugu. Sashimia pixka bat bustiko dugu gainetik. Letxuga laguntza gisa erabiliko dugu, eta eskuekin jango dugu.

PREZIOA: ERTAINA
DENBORA: 25’
ZAILTASUNA: 5/10
OSASUNGARRIA: 9/10