Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Azenarioen Mundu Eguna: gurtu ezazu ezinbesteko ortuari hau

Bugs Bunnyk, marrazki bizidunetako untxi xelebreak, ez zion azenarioak jateari uzten, bere esaldi ohikoena botatzen zuen bitartean:  “Zer berri diagu, aitona?”. Pertsonaia horrek (Popeyek ziazerbekin bezala), untxiek azenarioekiko duten zaletasunaren mitoa ezartzen lagundu zuen, nahiz eta, egiatan, nahiago duten azenarioen hostoak jatea.

Azenarioen Mundu Eguna ospatzeko, dituen nutrizio-dohain handiengatik ezinbestekoa den barazki honen mito eta bitxikeria batzuk errepasatuko ditugu.

Lagungarria da, baina ez du ikusmena hobetzen

Azenarioa katamotzaren ikusmenarekin lotzen duena izango da, beharbada, mitorik ezagunena. Nondik dator sineskeria hori? Ikusmena zaintzen laguntzen duten elementuak dituen arren (betakarotenoa, A bitamina bihurtzen dena; eta erretinola), egia esan, pixka bat esajeratu ere egin izan da.

Bigarren Mundu Gerran sortu zen mitoa: Britainia Handiko aireko indarrek zabaldu zuten bere pilotuek azenario asko jaten zutela gauez ikusmen hobea izateko (egiatan, aireko radar bat garatu zutela ezkutatzen ari ziren). A bitamina faltak gaueko ikusmen falta eragiten du, eta azenarioak jateak hori prebeni dezake. Ikusmenerako onak dira, baina ez dute miraririk egiten!

Azenarioa laranja-kolorekoa da (edo ez)

Duen kolorea da ortuari honen bitxikerietako bat. Ba al zenekien ez dela beti laranja-kolorekoa izan? Azenario-laborantzaren erregistroa dagoenetik –I. mendetik–, badakigu, jatorriz, purpura-kolorekoa zela (safarnaria barietatea).

Azenarioa, gaur egun ezagutzen dugun moduan, Herbeheretan sortu zen XVI. mendean, Orange Etxeko errege-familia ondratzeko; ba al dakizu zein den haien kolorea? Duen karoteno kopuru handiak ematen dio laranja-kolorea; morea, berriz, antozianoek.

Gaur egun, berreskuratzen ari da beste kolore batzuetako azenarioen laborantza, plater ikusgarriagoak egiteko eta barietate ezberdinak eta haien dohainak aprobetxatzeko.

BM Supermerkatuetan azenariorik onenak dituzu, ortuarion eguna ospatzeko. Azenarioak nola prestatzea gustatzen zaizu? Konta iezaguzu! (baita Twitter, Facebook eta Instagramen ere).