Infusio garaia da
Infusioak antzinatetik erabili izan dira, organismorako dituen dohain ugariengatik; zientifikoki ere frogatu da, gainera, horietako batzuk osasunerako onuragarriak direla. Horrela, bada, hotza iristen denean, bero mantenduko gaituen edari osasungarri bat hartzeko aukera paregabea eskaintzen digute infusioek.
Infusioa edo tisana?
Infusioa eta tisana antzerakoak eta biak urarekin prestatzen diren arren, ez dira erabat gauza bera. Ur beroarekin prestatzen dira infusioak; tisanak, aldiz, ur irakinarekin prestatzen dira, eta gehiegi egoste horrek landarearen printzipio aktiboa suntsi dezake eta izan litzakeen efektu onuragarriak galdu.
Zein dira infusiorako landarerik onenak?
Landare ugari dagoen arren, organismoarentzat onura onenak dituzten sei infusioak nabarmenduko ditut:
- Kamamila: digestioari laguntzen dio eta lasaigarria da.
- Txortaloa: digestioari laguntzen dio eta espektoratzailea da prozesu katarraletan.
- Ezki-lorea/melisa: estresa eta ezinegona arintzen ditu.
- Belar bedeinkatua: atseden hartzen laguntzen du, eta insomnioa prebenitzen du.
- Ekinazea: immunitate-sistema babesten du eta, aditu batzuen arabera, arnasbideetako infekzioak prebenitzen ditu.
- Jenjibrea: hanturaren aurkako efektua du, eta intsulina-ekoizpena bultzatzen du (obesitatea prebeni dezake).
Rocío Narbaiza: Farmazialaria & Nutrizionista |