Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.

Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Angulak modu tradizionalean

OSAGAIAK:

(4 pertsonarentzat)
150 gr angula pertsona bakoitzeko
1 atal baratxuri
1 pipermin gorri
HOJIBLANCA oliba-olio birjina estra

ELABORAZIOA:

Lurrezko kazola sutan berotuko dugu oliba-olio pixka batekin. Indukzio-plaka badugu, zartagin batean egin beharko dugu.

Baratxuria xerra ez oso finetan moztuko dugu.

Baratxuria oliotan sartu eta gorritzen utziko dugu.

Pipermina zati ertainetan moztuko dugu.

Baratxuri zatiak kolorea hartzen hasten direla ikusten dugunean, eta erretzen utzi gabe, pipermina gehituko dugu oliotan.

Sutik aterako dugu kazola. Berehala erantsiko ditugu angulak, eta ondo mugituko ditugu beroa har dezaten.

Berriro su motelean jarriko dugu, hotz daitezen utzi gabe.

Bero zerbitzatuko ditugu.

  • BIGARRENAK
  • LEHENAK
  • ARRAINAK ETA ITSASKIAK
  • ZAILTASUNA: TXIKIA
  • DENBORA: 0-30'
  • HAURRAK
  • OSASUNGARRIA
  • LAKTOSA GABEA
  • ZELIAKOAK