
Sasoiko produktua
Anana: fruten erregina tropikalari buruz ez zenekiena
“Anana” izen zientifikoak “fruta bikaina” esan nahi du. Horregatik da fruten erregina tropikala. Urte guztian kontsumi dezakegun jakia izateaz gain, gure osasunerako onura garrantzitsuak ditu, besteak beste, digestioa egiten laguntzen digu, baita pisua galtzen eta minbizia prebenitzen ere... Eta zer esanik ez duen zapore goxoaz eta aroma delikatuaz.
Hauexek dira jakin honi buruz jakin behar dituzun bost bitxikeriak.
- Anana ez da fruta bakarra, hainbat fruta baizik:hau da, zurtoinaren inguruan hazten diren ehunka fruituz osatuta dago, lore itxura hartuz. Lore bakoitza fruitu bihurtu eta gizentzen hasten da; horrela, ez da espaziorik gelditzen haien artean, eta denak batean bateratzen dira azkenean.
- Zuk ez duzu anana jaten, ananak jaten zaitu zu: fruta hau kontsumitzen duzunean, sentsazio bitxi bat nabaritzen duzu zure mingainean? Horren arrazoia da bromelia hau proteinez elikatzen dela. Entzima horiek zure mingainaren, masailen edo ezpainen gainazala “jango” dute. Baina gure mingainak berehala birsortzen ditu proteina eta aminoazido horiek.
- Haragia biguntzeko ideala da: bi anana zati eta erdian haragia jarrita, edo ontzu gisa anana-zukua erabilita (gutxienez ordubetez jalkitzen utzita), kozinatzerakoan askoz samurragoa gera dadin lor dezakegu. Haragirik gogorrenekin ere funtzionatzen du.
- Anana jatea onuragarria da gure hortzetarako:gingibitisa eta gaixotasun periodontala izateko arriskua murrizten du.
- Zeure anana landa dezakezu: horretarako, goiko zatia moztu eta urez betetako ontzi batean sartu behar dugu (ertzetik bi hatzeko tartea utzita). Egun batzuk barru, anana sustraiak ateratzen hasiko da. Ondoren, lurretan landatu ahal izango dugu.
Anana jateko modu ugari dago. Era naturalean, irabiakian edo zukuan. Baina plater gozo eta gazietan ere ikusiko dugu: entsaladak, pizzak, bizkotxoak… Guk ondorengo errezetak proposatzen dizkizuegu, zuen etxean fruta honetaz goza dezazuen: anana-koktela, anana errea izozkiarekin eta kaipiriña.
Ba al dakizu ananari buruzko beste bitxikeriarik? Facebooken, Twitterren edo Instagramen konta diezagukezu.