Aldizkako baraua: dituen onurak, eta behar bezala egiteko aholkuak
Batzuetan, elikadurak ez ditu jende guztiari aplika dakizkiokeen patroiak. Batentzat ona dena, beste batentzat ere izan daiteke, baina aldaketaren batzuekin. Horixe izan daiteke aldizkako barauaren sistemaren kasua.
Askok dieta batekin lotzen duten arren, aldizkako baraua, egiaz, eguneroko janaldien ohiko patroiarekin bat ez datorren elikadura-estiloa da. Oso ezaguna egin da sistema hau azkeneko hilabeteetan, pertsona askoren arreta erakarri du eta, beharbada, ez dira jarri sistema hori komeni zaien baloratzen.
Egia da gorputza barau egitera ohituta dagoela. Hain zuzen ere, barau egiten dugu lo gauden orduetan (egunean zortzi orduz, oro har). Aldizkako barauak proposatzen duena da barau-aldi hori handitzea, jakien ahorakin-leihoa murrizteko.
Barau horretan, nahi adina likido har daiteke: ura, saldak, infusioak, kafea esne pixka batekin, etab. Sistema honetan, garrantzitsuena da menu orekatu, osasungarri eta ondo planifikatua izatea.
Aldizkako barau motak, eta horien onurak eta kontuan izan beharreko alderdiak
Patroi ezberdinak daude. Hauexek dira patroi nagusiak:
- 16:8 (16 ordu baraurik, eta elikatzeko edo jateko 8 ordu).
- 12:12 (12 ordu baraurik, eta elikatzeko 12 ordu).
- 5:2 (Elikatzeko 5 egun, eta bi egun baraurik, normalean tartekatuta).
Azterlan batzuen arabera, aldizkako barauak gantzak erretzen eta intsulinarekiko erresistentzia murrizten lagun lezake. Metabolismoa eta hazkunde-hormona areagotzearekin ere lotzen da, eta horrek muskuluak mantentzen laguntzen du.
Hala ere, pertsona zaurgarriek barau-aldi luzeak egitea ez da gomendagarria, tartean haurdun daudenek, hazteko sasoian dauden haurrek edo elikadurarekin lotutako nahasmenduak dituztenek.
Sistema horretara hurbiltzeko estrategiarik onena da modu gradualean hastea, egunak tartekatuta, eta etengabe baloratzea gure bizitza-estilora egokitzen den edo ez. Horretarako, elikadura-ohituretan egin nahi duzun edozein aldaketa nutrizioaren arloko profesional batekin kontsultatzea gomendatzen dizugu.
Rocío Narbaiza: Farmazialaria & Nutrizionista |