Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Abantailak

Zure BM Txartel berria

Gure bezeroak bereziak zarete. Hori dela eta, egunero, lanean dihardugu kalitatezko produktuak prezio egokietan eta zerbitzu onenaz zuei eskaintzeko.

Zuei zerbait berezia eskaintzeko asmoz sortu zen, duela 15 urte, BM Txartela. Ordutik, milaka opari eta deskontu-bale banatu ditugu. Eta berezia zarela sentitzen jarrai dezazun nahi dugunez, BM Txartelak eskaintzen dizkizun abantailak biderkatzeko unea iritsi da:

Eskaintza bereziak

Eskaintza kopurua hirukoiztu egingo dugu, eta aurrerantzean, ez dituzu puntuak batuko, euroak baizik. Dirua zure txartelean batuko dizugu, eta hilabete bakoitzeko 24tik aurrera, zure ohiko BM saltokian, hilabeteko bonu berezia emango dizugu, batu duzun diru kopuruaren balioa izango duena. Batutako zenbatekoa euro bat baino txikiagoa bada, hurrengo hilabeteko bonuari batuko diogu.

Prezio bereziak

Marka liderretako ehunka produktu aurkituko dituzu prezio hobean. Deskontu esklusiboak BM Txartelaren titularrentzat: zuzenean kutxetan aplikatuko dizkizuegu.

Opari bereziak

Zuen konfiantza eskertzen jarraituko dugu etxerako oparien bidez: Ontzi hermetikoak, pitxerrak, aizto-sortak, etab.

Argitalpen berezia

Txartela izateagatik bakarrik, goza ezazu zuretzat esklusiban eskaintzen dizugun Aldea dago aldizkariarekin: errezetak, elikadurari buruzko aholkuak eta eguneroko bizitzarako denetariko informazio erabilgarria bilatuko duzu bertan.

Oraindik ez duzu BM Txartelik? Lor ezazu berehala eta gozatu abantaila hauek apirilak 23tik aurrera. Eskatu zure ohiko BM-n edo webgunearen bidez.

Informazio gehiagorako #BMaldeadago.