Arrain zopa ogi biribilean
Betiko arrain-zopa bestelako ontzi batean. Errezeta orijinal hau proposatzen dizugu, egun hotzetarako ezin hobea dena.
OSAGAIAK
(4 pertsonarentzat)
1 ogi biribil
1 litro arrain-zopa
16 otarrainxka
8 muskuilu
1 lata berberetxo
1 atal baratxuri
Perrexil xehatua
Gatza
Oliba-olio birjin estra
PRESTATZEA
Baratxuria zuritu eta xehatuko dugu. Otarrainxkak zuritu, eta baratxuri xehatuarekin eta oliba-olio zorrotada batekin nahastuko ditugu.
Ogiaren goialdean zulo bat egin, eta ogia irekiko dugu. Ia ogi-mami guztia hustuko dugu. Ogi-mamiaren ertzak zanpatu, eta labean sartuko dugu, 15 minutuz eta 150 gradutan.
Lapiko bat suan jarri, eta otarrainxkak salteatuko ditugu. Muskuiluak eta berberetxoak gehituko ditugu. Guztia zoparekin estaliko dugu. 1 minutu egosten utziko dugu. Gatza eta perrexil xehatua erantsiko diogu.
Muskuiluak maskorretatik bereiziko ditugu. Zopa ogi biribilaren barruan zerbitzatuko dugu.
- LEHENAK
- PLATER BAKARRAK
- ZOPAK, SALDAK ETA KREMAK
- ARRAINAK ETA ITSASKIAK
- ZAILTASUNA: ERTAINA
- DENBORA: 30'-60'