
Zizahoriak arrautzarekin tenperatura baxuan
Osagaiak
(Lau lagunentzako)
Kilo erdi zizahori
4 arrautza
Baratxuri-atal bat
Piperbeltz beltza, ehotuta
Nola prestatu
Nola prestatu: garbitu zizahoriak eskuila batekin; inola ere ez ur-txorrotan. Gorde gerorako.
Egosi arrautzak tenperatura baxuan, 65 gradutara mantenduz 45 minutuz, gorringoa erabat likido gera dadin ziurtatzeko.
Platerean nola aurkeztu: txikitu baratxuria eta jarri zartagin batean sutan olioarekin, gehitu garbitutako zizak eta salteatu pixka batean. Jarri arrautzak plateraren erdian eta zizak inguruan. Amaitzeko, hautseztatu piperbeltzarekin, norbere gustura.
- LEHENAK
- BARAZKIAK
- ZAILTASUNA: TXIKIA
- DENBORA: 30'-60'
- OSASUNGARRIA
- ZELIAKOAK
- HAURRAK
- LAKTOSA GABEA