Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Zerbaren orri-mamiak tenpuran eta zerba-hostoen krema

Osagaiak (Lau lagunentzako)

Tenpura egiteko:

Zerbaren 2 orri-mami

200 gramo irin

200 gramo garagardo

Gatza

Orri-krema egiteko:

Baratxuri-atal bat

50 gramo oliba-olio

100 gramo patata, zurituta eta zatituta

Nola prestatu

Tenpura:

Nahastu hagatxo batekin garagardoa (hotz-hotza), irina eta gatza.

Moztu orri-mamiak bastoi forman, pasatu irinetatik eta aurreko nahasketatik. Frijitu olio oso berotan denbora labur batez, eta atera paper xurgatzaile gainera.

Krema:

Frijitu baratxuria oliotan, gehitu patatak eta estali urez. Egosi su txikian 20 bat minutuz, kendu sutatik eta gehitu pare bat zerba-orri gordin; birrindu ontzi amerikar batean eta iragazi.

Zerbitzatu orri-mamiak eta krema bereizirik. Orri-mami kurruskariak kreman bustita jatea gomendatzen da.

  • LEHENAK
  • ZOPAK, SALDAK ETA KREMAK
  • ZAILTASUNA: TXIKIA
  • DENBORA: 30'-60'
  • OSASUNGARRIA
  • BEGANOA
  • HAURRAK
  • LAKTOSA GABEA
  • BEGETARIANOA