Aholkuak
Zer jan bero egiten duenean? Udan modu arin eta osasungarrian elikatzeko gida
Bero handia egiten duenean eta termometroa jaisten ez denean, gure gorputzak erritmoa aldatzen du: gutxiago lo egiten dugu, gehiago izerditu eta... Bai, nabaritu duzu, beste modu batera jaten dugu. Izan ere, ez da gauza berberak jateko gogoa izaten 5ºC 0 azpitik eta itzalpean 40ºC egiten duenean, ezta?
Horren arrazoia fisiologikoa da: gorputzak energia gutxiago (kcal.) behar du bere tenperatura mantentzeko. Neguan, metabolismoa aktibatu egiten da, gorputza berotzeko. Udan, aldiz, mantsotu egiten da, eta murriztu egiten da odol-zirkulazioa digestio-aparatuan.
Beraz, kontua ez da horrenbeste gose ez dugula: modu arinagoan jatea hobeto sentitzeko estrategia bat da. Horregatik, udako hilabeteetan, gure elikadura egokitzea komeni da. Termometroak gora egiten duenean hobeto eta arinago jateko gako batzuk emango dizkizugu.
Freskatu, hidratatu eta elikatuko zaituzten jakiak
Gakoetako bat da jaten dugunean gure burua hidratatzea. Ez da nahikoa ura edatea (ezinbestekoa den arren). Ur, gatz mineral eta zuntz kopuru handia duten eta digeritzeko errazak diren jakietara ere jo dezakegu, gure burua fresko mantentzen lagunduko baitigute.
- Angurria, meloia eta luzokerra: % 95erainoko ur kantitatea eta bitamina ugari.
- Tomatea, letxuga, kuiatxoa: freskatu egingo gaituzte eta potasioa eman.
- C bitamina kantitate handiko frutak: kiwiak, laranjak, marrubiak (bai, baita udan ere).
- Esneki arinak: jogurt naturala, kefirra, gazta freskoa… Hobe hotzak baldin badaude eta azukre erantsirik ez badute.
- Arrain urdina eta arrautzak: erraz digeritzen diren proteinak dituzte, eta omega-3 gantzen iturri dira.
Erlojuaren estrategia: noiz jan behar da beroari aurre egiteko?
Beroak eragina du apetituan, beraz, ideia ona da ordutegiak egokitzea. Gorputzak eskatzen ez badu, ez da jatera behartu behar. Hobe da otorduak zatikatzea: hainbat otordu arin egunean zehar. Hona hemen iradokizun bat...
- Goizean (07:00-09:00) Gosari konpletoa eta trinkoa, goizean goiz. Fruta, zereal integralak eta proteina pixka bat. Ogi integral txigortua, ahuakatearekin eta arrautza bigunarekin (bai, arrautza beroak ez du uste duzun bezain berotasunik ematen).
- Gauean (20:00-21:00): afari freskagarria, goiz hobeto atseden hartzeko. Kinoa-entsalada, atunarekin eta menda freskoarekin.
- Eguerdian (12:00-13:00) Bazkari arina. Saiatu plater koipetsu edo berorik ez jaten; aukeratu entsaladak, krema hotzak, plater bakarrak edo fruta.
- Arratsaldean (17:00-19:00): snack osasungarri eta freskoa. Jogurt greziarra angurri izoztu zatiekin, edo alternatiba gazi bat: azenario-makilatxoak, txitxirio-humus hotz-hotzarekin.
Saihestu beharreko jakiak
- Plater koipetsuak edo oso beroak = gorputz-tenperatura handiagoa.
- Hestebeteak eta haragi prozesatuak = digestio luzeak.
- Kafeinadun edo alkoholdun edariak = deshidratazioa.
- Snack oso gaziak = egarri-sentsazioa areagotzen dute.
- Postre industrialak = azukre eta koipe kopuru handia.
Azken batean, plater bero gutxiago eta plater kontziente gehiago. Entzun zure gorputzari, manten zaitez hidratatuta, lehenetsi produktu freskoak eta naturalak... Eta janaria ere izan dadila udako zure ongizatearen parte.
BM Supermerkatuetan sasoiko produktu freskoak aurkituko dituzu, beroak ez diezazun jateko gogoa kendu... ezta zure burua zaintzeko gogoa ere. Zein dira beroari aurre egiteko zure jakirik gustukoenak? Konta iezaguzu Facebooken, Twitterren, Instagramen edo TikTok-en.
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.