Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Zainzuriak papillotean

Osagaiak

(Lau pertsonarentzat)

12 zainzuri fresko

2 tipulin

1 azenario

Oliba-olio birjin estra

1 koilarakada piperrauts gozoa

Nola prestatu

Tipulinak eta azenariok juliana erara moztuko ditugu.

Zainzuriak zuritu, zurtoinaren azken zatia kendu, eta minutu batez galdarraztatuko ditugu ur irakinetan.

Aluminio-orriaren oinarrian juliana erara moztutako barazkiak jarri, eta, gainean, zainzuriak kokatuko ditugu.

Piperrautsa gainetik hautseztatu, eta aluminio-orria itxiko dugu, zorro bat osatuta. Labean sartuko dugu 160 gradutan 15 minutuz. Hor bertan zerbitzatuko dugu.

  • LEHENAK
  • BARAZKIAK
  • ENTSALADAK
  • ZAILTASUNA: TXIKIA
  • DENBORA: 30'-60'
  • ZELIAKOAK
  • HAURRAK
  • OSASUNGARRIA
  • LAKTOSA GABEA