
Urte Berria
Urte berrirako asmoa: bizimodu osasungarriarekin jarraitzea
Elikagaien edota elikagai-taldeen nutrizio-konposizioa ezagutzen joan gara urtean zehar. Marta Aguirre medikuak bakoitzaren onurak ezagutarazi dizkigu, eta jarraibideak eta aholkuak eman dizkigu horiek kontsumitzeko. Hala ere, dieta modu globalean aztertu behar da, eta ez modu isolatuan. Alferrik da gosari osasungarria egitea, gero arratsaldean snack-ak edo opilak jaten baditugu, edo afaltzeko aurrez prestatutako jakiak edo grasa asko duten hestebeteak hartzen baditugu.
Gure nutrizionistak dionez, “ez dugu katastrofista izan behar, baina bai errealista”. Osasun
arazoak ez dira sortzen egun batean pasatzeagatik, egun bakoitza ohiz kanpokoa bihurtzeagatik baizik. Hots, arazoa ohiturak dira, horregatik izan behar du gure asmoa ohitura eta bizitza-forma osasungarriak geureganatzea.
Bai, gutako bakoitzak oinordetzan hartutako genetika bat dauka. Hala, familia batzuk besteek baino aukera gehiago dituzte gaixotasun batzuk sufritzeko. Joera hori epigenetikak modula dezake, kontrola ditzakegun faktoreek alegia, eta horien artean dago dieta.
PRODUKTU FRESKOAK, ELIKADURA OSASUNGARRIAREN OINARRIA
Bizitza osasungarri baten oinarria elikaduran dago, eta elikadurarena produktu freskoetan: fruta, barazkiak, arraina eta beste produktu galkor batzuetan, hala nola, eltzekariak, kinoa… Horiek izan behar dute gure dietaren oinarria.
Produktu freskoak beti dira hobeak aurrez prestatutakoak edo manipulatutakoak baino. Horregatik, egin dezagun ondo aukeratutako erosketa!
Marta Aguirrek nabarmendu du sukaldean denbora pixka bat ematen ahalegindu behar dugula. Horrela, produktu fresko gehiago kontsumituko ditugu, eta grasa eta azukre gutxiago.
Elikadura desegokia badugu, baliteke gure zeluletara ez iristea ondo funtzionatzeko behar adina nutriente. Horregatik, gure nutrizionistak benetan espero du “ikasi izana eta ezagutza horiek guztiek askatasuna eman diezagutela norberak gure erosketa-saskia zerekin bete aukeratzeko”. Eguberri zoriontsu eta osasungarriak opa dizkizuegu!
![]() |
Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa |