
Urraburu-pokea kinoarekin
Pokea prestatzeko askotariko moduak daude, eta horietako bat da, hegaluzea edo izokina erabili ordez (horixe da errezeta klasikoa), urraburua erabiltzea –baita beste arrain eta itsaski batzuk ere–. Gainera, arroza erabili beharrean, oinarrian kinoa erabilita ere presta daiteke plater hawaiar hau.
OSAGAIAK
(Lau lagunentzako)
400 gramo urraburu fresko
200 gramo kinoa
Lima bat
Kuia-pipitak
Olioa
Gatza
ELABORAZIOA
Lehenik eta behin, kinoa garbituko dugu segundo batzuez txorrotaren azpian jarrita, eta ur askorekin egosiko dugu 15 bat minutuz. Ura kendu eta gorde egingo dugu.
Laukitxotan moztuko ditugu urraburu-xerrak. Olio txorrota bat, lima-zukua eta –birrindura, gatza eta kuia-pipitak gehituko dizkiogu.
Kinoa bol batean jarriko dugu, eta ondoren aurrez egin dugun nahasketa. Dena ondo nahastu, eta marinatzen utziko dugu bost bat minutuz. Zerbitzatu.
- LEHENAK
- PLATER BAKARRAK
- ARRAINAK ETA ITSASKIAK
- ENTSALADAK
- ZAILTASUNA: TXIKIA
- DENBORA: 0-30'
- OSASUNGARRIA
- ZELIAKOAK
- LAKTOSA GABEA