Zure kontuan sartu:


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko,
baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.
Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.

BM, aldea dago

Erosketa ORAIN erosoagoa BM Txartela

2018 ots 19BM errezeta

Untxi gisatuz betetako pikilloak

Untxi gisatuz betetako pikilloak

OSAGAIAK

(4 lagunentzat)
1 untxi
100 gr porru xehatu
100 gr txalota xehatu
100 ml UJUE ardo beltz
1 l ANETO hegazti-salda
GALLO irina
1 lata ANKO pikillo
Perrexila norberaren gustura

ELABORAZIOA

Untxia zatitu eta irineztatuko dugu olibaoliotan frijitu aurretik.

Barazkiak oliotan sueztituko ditugu eta, erregosita daudenean, untxi frijitua eta ardoa gehituko ditugu. Loditzen utzi eta salda gehituko dugu. 40 minutuz egosten utzi eta hoztu dadin utziko dugu, untxia apurtu ahal izateko.

Saltsa birrindu eta iragaziko dugu.

Pikilloak plantxan markatu eta untxiarekin beteko ditugu. Minutu batzuk labean berotu eta platerera eramango ditugu. Inguruan saltsarekin apaindu eta gainetik perrexila ipiniko dugu.

PREZIOA: ERTAINA
DENBORA: 50'
ZAILTASUNA: 6/10
OSASUNGARRIA: 8/10