Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura

Udaberriko produktuak

Sasoian sasoiko produktuak aukeratzea, elikatzeko modurik merkeena izateaz gain, osasungarriena eta gozoena ere bada; izan ere, produktu bakoitzak dagokion sasoian izaten ditu bere dohain guztiak.

Udaberria iritsi zaigu eta, udaberriarekin batera, fruta, barazki eta arrain egutegi berria. Dagoeneko supermerkatuetan aurkituko ditugu garai honetan ohikoak diren hainbat fruta, hala nola, marrubiak; baita zenbait barazki ere, zainzuriak edo ilarrak, esaterako, eta arrain batzuk, adibidez, antxoak. Ikus dezagun jarraian aurtengo udaberrian gure erosketa-zerrendan zein produktu sartu behar ditugun.  

Lurrekoak

  • Marrubiak: Ezin egokiagoak dira gozozaleentzako; esnegainarekin jaten dituzte horiek. Baina azukreaz, laranja-zukuaz edo hutsean jateko ere ezin hobeak dira. Marrubiek C bitamina eta zuntz ugari dute, eta oso egokiak dira kaloria gutxiko dietetarako.
  • Mizpirak: Laranja koloreko fruta hori oso aromatikoa, gozoa eta, aldi berean, garratz samarra da. Ez dauka nutriente askorik, baina bai potasio, magnesio eta kaltzio ugari.
  • Zainzuri berdeak: Apirilean hasi eta ekainean amaitzen da zainzurien denboraldia. Sodio gutxi dutenez, urte-sasoi honetako produkturik diuretiko eta arazgarrienetakoa da. Horregatik, likido-erretentzioa duten pertsonei gomendatu ohi zaie zainzuriak jatea.
  • Ilarrak: Udaberriaren hasiera adierazten duten produktu horietakoak dira ilar freskoak. Apirila eta maiatza bitartean da ilarrak jateko sasoirik egokiena, eta aukera asko eskaintzen dizkigute sukaldean. Kremak egin, urdaiazpikoaz presta ditzakegu edota haragi eta arrainen lagungarri gisa erabili.
  • Azenarioa: Urte osoan zehar aurki ditzakegu azenarioak supermerkatuetan, baina, egiatan, udaberri amaieran hasten da azenarioen denboraldia. Bitamina (A, B3, E, folatoak, etab.) eta mineral (potasioa, fosforoa, magnesioa, iodoa eta kaltzioa) gehien duten barazkietako bat da.

Itsasokoak

  • Antxoa: Apirilean iristen dira antxoak gure kaietara. Beste edozein arrain urdin bezala, gantz-azido esentzial ugari izateagatik nabarmentzen da, hala nola, Omega 3. Oro har, kontserban kontsumitzen da antxoa, erraz hondatzen den arrain hondarkorra baita.
  • Txitxarroa: Espainian gehien kontsumitzen diren arrain urdinetako bat da txitxarroa, eta apiriletik urrira bitartekoak dira arrain hori kontsumitzeko hilabeterik egokienak.  Ohikoena labean prestatzea da, baina, egia esan, oso arrain egokikorra da, askotariko saltsak egin daitezke eta lagungarri gisa ere egokia da.
  • Zapoa: Arrain oso gozoa eta preziatua da, daukan testura bereziagatik. Apirila eta maiatza dira zapoa kontsumitzeko hilabeterik egokienak.