Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

Txuleta ogi arrailetan pasatuta, pikillo-purearekin

 

Osagaiak

(Lau lagunentzako)

200 gramoko 2 txuleta

Arrautza bat

80 gramo irin

100 gramo ogi arraspatu

2 patata

Purea egiteko:

Pikillo-piper lata bat

2 baratxuri-atal

Azukre koilarakada bat

80 gramo ardo zuri

Nola prestatu

Kendu hezurra txuletei, eta zatitu puskatan. Ondu gatzaz eta piparraz, eta pasatu irin, arrautza irabiatu eta ogi arraspatutik.  Frijitu oliotan, eta xukatu paper xurgatzailearekin.

Pikillo-purea egiteko, frijitu arin baratxuriak eta piperrak. Gehitu azukrea eta ardo zuria, eta utzi egosten 10 minutuz. Birrindu eta bota gatza norbere gustora.  

Lasto edo pospolo eran moztuko ditugu patatak, frijitu, eta txuletekin batera zerbitzatuko ditugu.

  • BIGARRENAK
  • HARAGIAK
  • ZAILTASUNA: TXIKIA
  • DENBORA: 0-30'
  • LAKTOSA GABEA