Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Txokolate eta esne-gainez egindako chaud froid

Lau lagunentzako osagaiak:

Kakao-hautsa hutsa (30 g)

Gurin gatzgabea (52 g)

Arrautza 1

Azukre beltza (80 g)

Irin arola (gozogintza) (15 g)

Banilla-esentzia (5 ml)

Intxaur zatituak (65 g)

Gatz pixka bat

Esne-gaina harrotzeko (200 g)

Azukrea (20 g)

Prestaketa:

Labea aldez aurretik 165ºCtan berotu. 15 cm inguruko aldeak dituen molde karratu bat labeko paperarekin estali. Gurina lapiko batean urtu eta kakao-hautsa gehitu, ondo irabiatu, eta pixka bat hozten utzi. Arrautza eta banilla gaineratu eta hagaxkez lagunduta guztia irabiatu. Beste ontzi batean, irina, azukrea eta gatza nahastu. Kakaoaren nahasketa gehitu eta leun-leun irabiatu. Nahasketa moldean jarri eta 25-30 minutuz laberatu. Ebaki aurretik hozten utzi. Esne-gaina katilu hotz batean ipini azukrearekin batera. Hagaxka elektrikoz lagunduta harrotu. Platerean ipintzeko, bizkotxo zati bat hartu eta 15 segundoz mikrouhinlabean berotu, txokolate urtuz estali eta, gainean, esne-gain harrotuko bola bat ipini.

  • POSTREAK
  • GOZOAK
  • ZAILTASUNA: ERTAINA
  • DENBORA: +60'
  • HAURRAK
  • BEGETARIANOA