
Txipiroiak plantxan marrubi-carpaccioarekin
Oraingo honetan, plater nagusi gisa zerbitzatuko ditugu marrubiak, eta ez azken-buruko gisa. Carpaccio bat prestatuko dugu, eta plantxan egindako txipiroiekin batera aurkeztuko ditugu.
OSAGAIAK
Marrubi kaxatxo 1
800 gr txipiroi fresko
Albaka freskoa
Oliba-olio birjina estra
Gatz-ezkatak
PRESTATZEA
Marrubiak garbitu eta xerra oso finetan moztu, carpaccio modura. Olio tanta batekin, txipiroi osoak plantxan egin. Oso gutxi egin behar dira; nahikoa da alde bakoitzetik minutu batez edukitzea. Txipiroiak atera, eta kontu handiz, apurtu gabe, barruko luma kenduko diegu tira eginez. Marrubi-carpaccioaren gainean jarri, albaka freskoaren hosto osoekin apainduz. Gatz-ezkatak bota eta olio gordin txorrota batekin ondu.
PREZIOA: ERTAINA
DENBORA: 15’
ZAILTASUNA: 4/10
OSASUNGARRIA: 10/10