
Txipiroi arrautzaztatuak tintan
OSAGAIAK
(4 pertsonarentzat)
1 Txipiroi handia
Arrautzaztatzeko:
100 gr tenpurarako Irin
1 koilarakada Ur hotz
1 zorro Txipiroi-tinta
1 Lima
oliba-Olioa (frijitzeko)
PRESTATZEA
Txipiroia garbitu, eta uztaitan moztuko dugu, 2 cm zabal.
Arrautzaztatzeko tenpurarako:
Irina eta tinta nahastuko dugu, eta ura erantsiko diogu testura krematsua lortu arte. Nahastura gerorako utziko dugu.
Txipiroi-uztaiak tenpuratik pasako ditugu eta frijitzen jarriko ditugu olioa oso bero dagoenean. Txipiroi-uztaiak paper xurgatzailean xukatuko ditugu, eta platerean jarri.
Lima-birrindura gehituko diogu, baita lima-zuku tantaren bat ere gainetik.
PREZIOA: TXIKIA
DENBORA: 60’
ZAILTASUNA: 5/10
OSASUNGARRIA: 7/10