Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Txerri-azpizuna plantxa urtsuan, patatekin

Hiru lagunentzako osagaiak

Hiru patata, tamaina ertainekoak

Oliba-olioa

Gatz pixka bat

Txerri-azpizun bat (500 gr)

Gatz lodia

Perrexila, apaintzeko

Perrexila (Aukerazkoa)

 

Nola prestatu

Patatak garbitu, zuritu eta xaflatan moztuko ditugu. Jarraian, 250 ml oliba-olio eta gatz pixka bat botako ditugu zartaginera, eta frijitu egingo ditugu, puntu-puntuan daudenera arte.

Azpizuna medailoietan moztuko dugu nahierara, eta aurrez oliba-olioz igurtzitako plantxa batean jarri. Hiruzpalau minutuz kozinatu, buelta eman, eta beste hiruzpalau minutuz utziko ditugu.

Azpizun-medailoiak plantxatik atera eta azpil batean jarriko ditugu, aurrez prestatutako patatekin. Perrexil-ukitu bat ere gehitu diezaiekegu, platera apaintzeko. 

  • BIGARRENAK
  • HARAGIAK
  • ZAILTASUNA: TXIKIA
  • DENBORA: 0-30'
  • ZELIAKOAK
  • HAURRAK
  • LAKTOSA GABEA