
Maskoten sekzioa
Nola garbitu hortzak nire txakurrari
Bakterio-plaka eta lertzoa ez dira soilik gizakiaren kontua, txakurrek ere garbi mantendu behar dituzte hortzak. Hats bortitza, kariesak, gingibitisa eta, are, hortzak galtzea dira gure maskoten aho eta hortzen higiene eskasak ekar diezazkieten ondorioetako batzuk. Osasun arazo horiek, baina, saihets genitzake garbiketa-ohitura egoki batzuekin.
Geure ahoa bezala, txakurrena ere zaindu egin behar da, eta hortzak eskuilatu behar dizkiegu. Itxura batera, ez dirudi lan erraza, baina kontua da kumetatik ohitzea –normalean, sei bat hilabete dituenetik–, jolasa bailitzan har dezan.
Hortzetako pasta berezia beharko dugu. Gizakiok erabiltzen ditugun hortzetako pastek fluor kantitate handia dute, eta horrek urdaila kalte diezaieke. Txakurrentzako berariazko pastak prestatuta daude, arazorik eragin gabe irents dezaten. Gainera, zapore atseginekoak dira, erraz eskuilatzen utz diezaguten.
Egokiena izango litzateke jatordu bakoitzaren ondoren hortzak eskuilatzea, geuk egiten dugun bezala; nolanahi ere, nahikoa da egunean behin eskuilatzearekin. Horixe da gomendatzen dena, ahalik eta gehien atzeratu nahi badugu albaitariarengana joan beharra aho-garbiketa egitera.
Nolanahi ere, badaude gure beste produktu batzuk ere, gure supermerkatuetako maskoten sekzioan aurkitu ditzakezunak, hala nola: hezur garbitzaileak; horiek ere lagungarriak dira gure maskoten aho eta hortzen zainketa egokirako. Hezurra da ohikoena, baina, zalantzaren bat baldin badaukazu zein den zure maskotarentzako produkturik egokiena, zure BM supermerkatuko arduradunari galde diezaiokezu, eta atseginez lagunduko dizu.
Elikadurak eragina dauka
Ohikoa izaten da maskotari gu jaten ari garena probatzen uztea, edo gure platerean zerbait soberan geratzen bada, bere ontzian eskaintzea. Jaki horiek askoz errazago sartzen dira hortz-tarteetan eta hortzoietan, beraz, ez dira egokienak bere aho eta hortzen higieneari dagokionez.
Gauza bera esan dezakegu ontziratutako janariari dagokionez. Txakurrentzako berariazko janaria den arren, biguna izaten denez, errazago itsasten zaie hortzetan eta pentsu bereziek baino hondakin gehiago uzten dute. Pentsuak hobeto egokitzen dira txakurren hozkara eta, beraz, hortzak garbiago mantentzen dira.