Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Tomate frijitua: aholku osasungarriak eta saltsa nagusi honen ezaugarriak

Benetan sinplea eta goxoa da tomate frijitua, eta gure sukaldaritzan gehien erabiltzen diren saltsetako bat; izan ere, erabilera anitzekoa izanik, egokia da pastarekin batera jateko, pizzari oinarrian jartzeko eta beste hamaika plater prestatzeko.

Tomatearekin egiten da, jakina, olioarekin frijituta, gatz pixka batekin; beste hainbat espezia ere bota diezaiokegu. Ondoren, ontzietan gorde dezakegu, eta denbora luzez kontserbatu.

Oro har, merkatuan aurkitzen ditugun tomate frijituek landare-olioak izaten dituzte –oliba-olioak ez direnak–, azukrea tomatearen azidotasuna kentzeko, eta gatz ugari; baina, horrez gain, zapore-indartzaileak (monosodio glutamatoa kasu, E-621) eta beste kontserbagarri batzuk ere izan ditzake.

Kontsumitzaileok osagaien kalitateari gero eta gehiago erreparatzen diegunez, azkenaldian beste prestakin batzuk ere aurki ditzakegu, oliba-olioa dutenak, gatz kopuru txikiagokoak eta/edo azukrerik gabekoak; horrela, besteak bezain saltsa goxoak dira, baina nutrizio-konposizio osasungarriagoarekin.

Saia zaitez tomate frijitua zuk zeuk egiten

Nolanahi ere, oso erraza da etxean tomate frijitua prestatzea, eta aukera bikaina, zalantzarik gabe, era horretan saltsa prestatzeko erabiliko ditugun osagai guztiak aukera baititzakegu.

Tomate frijitua egiteko, etxean bertan egos ditzakegu tomateak, edo ontziratutako tomate natural birrindua erabil dezakegu; ahal izanez gero, hobe % 100 tomate birrindua direnak.

Zartagin batean, 20 ml oliba-olio birjina estra jarri behar da. Behin olioa berotuta dagoenean, tomatea eta gatza bota (nahierara) eta estali egin behar da. Su ertainean egosten utzi, eta eragin, nahi den testura lortu arte. Nahi izanez gero, espeziak ere bota diezaiokegu (piperbeltza, oreganoa eta albaka, esaterako). Hozkailuan gorde daiteke kristalezko pote batean, gehienez ere lau egunez.

Tomate frijituaren ezaugarriak

Etxeko tomate frijitua ia erabat tomatez –gehienbat– eta oliba-olio birjina estraz eginda dagoenez, haren nutrizio-ezaugarriak tomatearenak eta olioarenak izango dira:

  • Eduki energetiko txikia: tomate frijitu errazio batek (40 bat gramo) 35 kilokaloria ditu; beraz, aliatu ona izan daiteke pisuari eusteko edo galtzeko plan baten barruan.
  • Antioxidatzaile-iturria da; likopeno, E bitamina eta A probitamina kopuru handia du. Horiek guztiek erradikal libreen efektuei aurre egiten laguntzen dute. Osagai horiek hainbat gaixotasun prebenitzeko lagungarriak dira, hala nola Alzheimerra, baita minbizi mota batzuk ere. A probitaminak edo betakarotenoak, gainera, larruazala eguzki-erradiaziotik babesten du.
  • Hesteetako mikrobiota babesteko: Valentziako Unibertsitate Politeknikoak egindako azterketa baten arabera, antioxidatzaileak izateak hesteetako mikrobiota babesten du –zehazki, Lactobacillus reuteri  zepa–, digestio-prozesuan degradatu egin daitekeena. Ikusi da babes-efektu hori handiagoa dela tomatea kozinatuta dagoenean, tomate frijituaren kasuan, esaterako.
  • Koipe osasungarria:oliba-olio birjina estrak bihotza babesten du, kolesterol-mailak murriztu, tentsio arteriala kontrolatuta mantendu eta hantura murrizten baitu. Baina, gainera, tomate frijituak duen koipe osasungarri horrek hobetu egiten du likopenoaren absortzioa, duen efektu antioxidatzailea areagotuz.
  Rocío Narbaiza: Farmazialaria & Nutrizionista