
Tiramisua
Osagaiak
(Zortzi lagunentzako)
250 ml kafe
4 arrautza
100 gramo azukre
500 gramo Mascarpone gazta
200 gramo papereko bixkotxa (Savoiardi)
Kakao-hautsa
Nola prestatu
Sabayona-krema
- Berotu ura.
- Nahastu azukrea gorringo guztiekin.
- Irabiatu krema harro eta trinkoa lortu arte. Gorde.
- Irabiatu zuringoak elur-punturaino, gatz pixka batekin.
Tiramisua
- Bota sabayona-krema harrotutako zuringoei.
- Nahastu modu inguratzailean eta kontuz, dena ondo bateratuta gelditzen den arte.
- Irabiatu gazta, krematsu gelditzen den arte. Nahastu lehen egindako kremarekin, jaitsi ez dadin saiatuz. Gorde.
- Presta ezazu gustukoen duzun kafea, eta utzi hozten.
Nola muntatu
- Jar ezazu papereko bixkotxa geruza bat moldean, eta busti kafearekin.
- Estali gazta- kremazko eta arrautzazko geruza batekin, eta errepikatu beste geruza bat edo bi izan. arte, bixkotxa bustiak eta krema-geruza.
- Iragazki baten laguntzarekin, hautseztatu kakao-hauts on batekin, eta hoztu hozkailuan. Listo!
- POSTREAK
- GOZOAK
- ZAILTASUNA: ERTAINA
- DENBORA: 0-30'