Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Tipula gorri eta borraja entsalada, errukula, almendra-bizigarria

Lau lagunentzako osagaiak:

Borraja (200 g)

Errukula (60 g)

Tipula gorria (½)

Almendra gordinak (80 g)

Oliba-olioa

Ardo-ozpina

Gatza

Prestaketa:

Borraja garbitu eta bastoi moduan zatitu, urez betetako lapikoan ipini eta samurra dagoen arte kozinatu. Izotzez betetako uretan hoztu. Almendra olio askorekin frijitu, xukatu, gatz-puntuan ipini eta zatitu. Amaitzeko, tipula gorria moztu. Muntatzeko, erretilu batean borraja, errukula, almendrak eta tipula ipini, eta oliba-olioz, ozpinez eta gatzez ondu.

  • LEHENAK
  • BARAZKIAK
  • ZAILTASUNA: TXIKIA
  • DENBORA: 0-30'
  • OSASUNGARRIA
  • BEGANOA
  • ZELIAKOAK
  • LAKTOSA GABEA
  • BEGETARIANOA