
Tako mexikarrak
OSAGAIAK:
- Pertsona bakoitzeko, bi arto-tortilla
- Katilukada bat indaba beltz
- Saltsa berdea
- Chipotle saltsa
- Jalapeño natxoak
- Katilukada erdi tipula more
- Katilukada erdi piper berde
- Koilaratxokada bat txile- edo baratxuri-hauts
- Hiru koilarakada gazta birrindu
- Hiru letxuga-hosto
- Tomate bat
- Landare-olioa
- Gatza
NOLA PRESTATU:
1. Txikitu itzazu tipula eta piper berdea zati txikitan.
2. Zartagin batean, koilarakada bat oliorekin, sueztitu itzazu bost bat minutuz tipula eta piperra. Gatz pixka bat bota, eta eragin.
3. Barazkiak sueztituta daudenean, bota indaba egosiak, koilarakada bat saltsa berde eta chile-hautsa (norbere gustura). Ondo eragin.
4. Bi minutu igaro ondoren, indabak berotuta daudenean, zanpatu egingo ditugu sardexka batekin, eta nahasketa lodi bat egingo dugu osagai guztiekin. Nahasketa egitea nekeza suertatzen bazaizu, gehitu saltsa pixka bat gehiago.
5. Tortillak plantxa batean berotuko ditugu (oliorik eta beste ezer gabe), minutu batez buelta emanda, edo mikrouhin labean.
6. Azkenik, letxuga hostoak eta tomatea garbitu, eta brunoise eran moztuko ditugu.
7. Takoak muntatzeko: Indaba-pasta jarriko dugu oinarrian, eta gainetik gazta birrindua eta letxuga eta tomate pixka bat (nahierara).
- BIGARRENAK
- LEKALEAK
- ZAILTASUNA: TXIKIA
- DENBORA: 0-30'
- OSASUNGARRIA