
Tahinizko gaileta beganoak
OSAGAIAK
100 gramo tahini-krema
Sesamo-haziak
60 gramo astigar- edo koko-jarabe
100 gramo arbendola ehotu
Koilarakadatxo bat banilla
Koilarakadatxo laurden legami
Gatz pixka bat
NOLA PRESTATU
Aldez aurretik, berotu labea 180ºC-tan.
Katilu handi batean, tahini-krema, jarabea eta banilla jarri, eta ondo nahastuko ditugu, koilara batekin.
Arbendola, legamia eta gatza botako dizkiogu. Nahastu ondo koilararekin, masa homogeneo bat lortu arte.
Bola bat egingo dugu, film gardenean bildu, eta hozkailuan utziko dugu jalkitzen, 20 bat minutuz.
Laberako azpil bat landare-paperez estaliko dugu ondoren.
Masa zatiekin, bolak egingo ditugu eskuz, eta azpilean jarri. Eskuarekin zanpatu egingo ditugu pixka bat gaileta forma emateko, eta gainetik botako dizkiegu sesamo-haziak.
Minutu batzuez labekatuko ditugu gailetak, gorritzen hasten diren arte.8. Labetik atera, eta hozten utziko ditugu, sareta baten gainean.
- POSTREAK
- ORDUZ KANPO
- GOZOAK
- ZAILTASUNA: TXIKIA
- OSASUNGARRIA
- ZELIAKOAK
- HAURRAK
- BEGETARIANOA
- BEGANOA
- LAKTOSA GABEA