
BM Supermerkatuak
Supermerkatuko orgak desinfektatzeko sistema aitzindari bat instalatu dugu
BM Supermerkatuek aurrera darraite segurtasunarekiko konpromisoan, erosketa-orgak desinfektatzeko sistema berritzaile bat abian jarrita. Sistema hau bakarra da Euskadin eta aitzindaria Estatu mailan. Erabilera askeko makina bat da eta orga desinfektatzeko erabiltzen da, baita erabiltzailearen eskuak eta oinetakoak desinfektatzeko ere.
Sistema supermerkatuko sarreran instalatutako arku bat da, automatikoki eta 3 segundotan arku hori erabat desinfektatzen duena (gurpilak, barrualdea eta heldulekua), desinfektatzaile bat lainoztatuz.
Ezaugarri horiek dituen lehen sistema hau Bilboko Agirre Lehendakariaren kaleko 98an, bai eta Alameda Urkixo, 18 eta Licenciado Poza, 32 helbideetan kokaturiko BM supermerkatuetan instalatu dira. Donostian ere Ronda kalea eta Pº Soc. Bascongada de los Amigos del País ditugun dendetan ere erabiltzen ari da. Irunen, Leandro Agirretxe, 1 plazako dendan, baita Iñigo Arista, 15 kaleko dendan Iruñan eta San Prudencio, 6 kaleko dendan, Gasteizen. Logroñon, Avda. Madrid, 2. Kantabrian, Santanderren hain zuzen ere, Josefina de la Mazako dendan, eta Muskizen San Martín poligonoan kokaturiko dendan eta Leioan Ibaiondo,3 plazan. Azkenik Capellanía, 1 (Moralzarzalen) eta Majadahondan (Madril).
Honakoa, BM supermerkatuak krisia hasi zenetik garatzen ari den COVID-19aren aurkako prebentzio-planaren beste urrats bat da, non lehentasuna pertsonen segurtasuna zaintzea den.
Zure segurtasunaren alde berritzen
Besteak beste, edukiera kontrolatzeko sistema berritzaile bat ezarri da. Sistemak automatikoki kontabilizatzen ditu supermerkatutik sartzen eta ateratzen diren pertsonak eta semaforo gisa jarduten duen pantaila baten bidez, edukiera adierazten da: gorriz, itxaron behar bada eta berdez, sarbidea posible denean.
Sartzeko muga gisa edukieraren heren bat ezarri da – gomendatutakoaren gainetik –, pertsonen artean ahalik eta segurtasun eta urruntasun handiena bermatzeko.
Segurtasun-neurriek 2,7 milioi euroko inbertsioa izan dute eta babes-materiala erosteko erabili dira: 267 gel- eta paper-banagailu, 765 manpara, 10.000 babes-pantaila, eguneroko garbiketa indartzea, seinaleztapena, etab.