Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Irisgarritasuna

Euskadiko lehen supermerkatu egokitua ireki dugu

Bilboko Poza Lizentziadunaren kalean dagoen BM supermerkatua itsuentzako eta ikusmen-desgaituentzako egokitutako Euskadiko lehenengo supermerkatua da. ONCE erakundearen laguntzari esker, ikusmen-desgaituen beharrak definitu eta pertsona horien erosketa normalizatzeko irtenbideak jarri ahal izan ditugu.

Hilabetetako elkarlan horri esker, BM supermerkatu horretara etortzen diren pertsona itsuek edo ikusmen-desgaituek modu irisgarriagoan egin ahal izango dituzte erosketak.

Supermerkatuaren ezaugarri nagusietako bat da BMko profesionalak ondo ikasita daudela, ONCE erakundeak eskaini dien trebakuntzari esker; horrela, prestatuta daude, bezeroak behar duenean, erosketa prozesuan lagun egiteko.

Bestalde, dendako sekzio anitzetako errotuluak eta seinaleztapena tamaina handiko tipografiaz egin dira, eta kontraste handiko koloreak erabili dira irudia eta hondoa bereizteko, erabiltzaileek hobeto irakurri ahal izan ditzaten.

Gainera, ticketen makina PVCzko kartelez eta hizki handiagoz seinaleztatu da; armairuak giltzatakoen kolore berekoak dira eta zenbakiak argi eta garbi adierazita dituzte, koloreen asoziazioa errazteko. Halaber, erosketa orgek lupak dituzte, handitzeko beirarekin, ikusmen arazoak dituzten pertsonek errazago irakur ditzaten produktuen osagaiak edo iraungitze-data.

Irteerako atean, binilozko bandak jarri dira begien parean, atea kristalezkoa dela adierazteko. Horrez gain, kutxen eremuan, elkargune bat egokitu da, ikusmen arazoak dituzten pertsonak hara joan daitezen, BMko profesionalen laguntza pertsonala behar dutenean. Zona horretan bertan, erositako produktuak jartzen diren gainazala ere biniloz estali da, produktuak kolokatzen laguntzeko.

Elementu horiekin guztiekin, urrats bat gehiago eman dugu gure produktuak eta erosketa bezero guztiei gerturatzeko ahaleginean.