Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Zaindu ezazu zure burua

SOS! Zelulitisa

Ez du axola ze neurri duzun; emakumeen % 90ek baino gehiagok du zelulitisa, eta genetikak sortzen du, baina baita nahasmendu hormonalek, idorreriak, sedentarismoak, elikadura desorekatuak eta beste hainbat faktorek ere. Jarrai iezaiezu aholku hauei bikiniarekin erosoago senti zaitezen.

Ditxosozko laranja-azalarekin amaitzeko aholkuak

  1. Aukera ezazu ANTIZELULITIKO on bat, Kadorenak adibidez. Irtenbide ezin hobea dira egunerokorako, egiaztatutako emaitzekin.
  2. Egin itzazu AUTOMASAJEAK gauero; une horretan, larruazala tratamenduetarako harkorragoa egoten da. Eman ezazu Kado antizelulitikoa, masajea orkatiletatik hasita. Igo bernetatik gora, eskuekin mugimendu zirkularrak eginez.
  3. MUGI ZAITEZ! Ordu gehiegiz eserita egoteak muskulu-masa murriztea eta gantz-masa areagotzea eragiten du; gainera, tendoiak eta giharrak biguntzen dira. Egin ezazu korrika, ibili, igeri egin eta egin sentadillak, zelulitisaren aurkako ariketarik onena da.
  4. ESFOLIATU ETA HIDRATATU. Gogora ezazu zelulitisdun larruazala finagoa eta delikatuagoa izaten dela. Idealena da hidratatuta eta zelula hilik gabe edukitzea, haren berezko berroneratzea eraginkorra izan dadin.
  5. Amaitu ezazu dutxa UR HOTZAREKIN. Zelulitisa ez agertzen laguntzen du; zirkulazioa aktibatzen du gantza pilatzeko joera handiena duten gorputz-ataletan.
  6. Jan BANANAK eta AHUAKATEAK. Potasio kopuru handia dutenez, odol-zirkulazioa hobetu eta zelulitisaren arazoa arintzen dute. Batez ere, otordu artean jaten badituzu.
  7. Edan ezazu LITRO ETA ERDI UR egunean. Har ezazu infusio hotzak edo azukre gutxiko ortuari- eta fruta-zuku ugari.
  8. Saihets itzazu galtza ESTUEGIAK, kaltegarriak baitira sistema linfatikorako; sistema hori da toxinak eta hondakinak deuseztatzeaz arduratzen dena.
  9. Egin ezazu lo egunean gutxienez ZORTZI ORDUZ. Behar adina lo ez egiteak gantz-pilaketa sustatzen du.
  10. Eserita zaudenean, erabil ezazu KUXIN bat orkatila artean, zirkulazioa hobetzen baitu eta hantura deserosoa saihestu.