Sardinak labean
Lau lagunentzako osagaiak
Kilo bat sardina fresko
Limoi handi bat
2 baratxuri-atal
Perrexil fresko zurtoin bat
Oliba-olio birjina estra
Piperbeltza
Itsas gatza
Gatz larria (azpilerako)
Nola prestatu:
Garbi itzazu ondo sardinak (BM supermerkatuko zure arrandegian eska dezakezu sardinak garbi diezazkizuten). Ireki itzazu erditik (“liburu” eran), eta kendu erdiko hezurra (hezur eta guzti ere jan daitezke, inolako arazorik gabe). Busti urez eta lehortu ondo sukaldeko paperarekin.
Berotu aurrez labea 200 °C-tara, eta prestatu azpila gatz larriarekin. Txikitu ondo baratxuri-atalak eta perrexil freskoa. Moztu limoia: xafla batzuk apaintzeko, eta gorde gainerakoa zukutzeko.
Jar itzazu sardinak azpilean, azala beherantz begira. Gatzpipertu nahierara, bota baratxuria (txikituta), limoi-zukua eta perrexila. Jarri limoi-xaflak sardinen tartean, eta bota olio-zurrustatxo bat. Labekatu 10-15 minutuz, txigortzen diren arte. Zerbitzatu patatekin, entsaladarekin edo ogi txigortuarekin.
Aurki itzazu osagai guztiak hurbilen duzun zure BM supermerkatuan edo ONLINE dendan!
- BIGARRENAK
- ARRAINAK ETA ITSASKIAK
- ZAILTASUNA: TXIKIA
- DENBORA: 0-30'
- OSASUNGARRIA
- ZELIAKOAK
- LAKTOSA GABEA
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.