Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Edariak

Sangria goxua

Urteko garai honetarako edaririk freskagarri eta atsegingarriena sangria bera da. Guztientzako edaria da, sangria bakoitza desberdina baita. Nahiz eta oinarrizko arau batzuk badauden, sangria milaka era desberdinetara presta daiteke eta osagai eta neurrien arabera era batera edo bestera aterako zaigu.

Egia da sangriaren izena bere koloretik datorrela, odolarekin duen antz handiarengatik, eta beraz, betiko sangria egiteko osagai nagusia ardo beltza da. Baina zenbat buru, hainbat aburudaudenez, ardo zuria edo cava nahiago dutenak ere badira; kasu hauetan ordea, sortutako edaria ezingo genuke tradiziozko sangria bezala sailkatu.

Fruituak aukeratzerakoan baina, nahi bezala egin dezakegu. Nahiago dituzunak aukeratu, edozeinekin asmatuko duzu, behar den puntuan badaude behintzat. Hoberena, fruta gordina ez egotea da, era honetan garraztasuna ekidingo dugu eta sangria gozoagoa aterako zaigu. Helduegia izatea ez da ezta ere egokiena, bestela fruta deseginegia geratuko delako. Denboraldiko fruta freskoa aukeratzea duzu onena eta almibar, kontserba eta ur gehiegi duten frutak, udarea bezala, alde batera uztea.

Azukrea, bai zuria edo beltza, ez ezazu ahaztu eta kanela ere nahi bezala gehi dezakezu. Eta beste edariei dagokienez? Aukera ugari daude: gaseosa, laranja-edaria edota limoi-zukua dira ohikoenak. Beste edari biziren bat ere gehi daiteke kontsumitzaileak nahiago duen neurrian, esaterako brandy, ron edo gina. Baina gogora ezazu udan bereziki hidratatu behar garela eta alkoholak kontrako ondorioa duenez, zenbat eta likore gutxien nahastu, orduan eta hobeto.

Azkenik, alkoholik gabe ere prestatu daiteke, eta zukuekin egindako sangria beroari aurre egiteko proposamen ezin hobea da. Laranja, mahatsa edota anana zukua, gaseosa puntu bat, fruitu zatiren bat, azukrea eta dastatzeko pronto!

Ez baduzu egin nahi baina sangria fresko bat hartu nahi baduzu, beti daukazu gure supermerkatuetan dagoeneko prestatuta dagoena erosteko aukera.