Elikadura
Sandia: argaltzeko ezin hobea, kaloria gutxi baitu
Kukurbitazeoen familiako landare bat da sandia, Afrikakoa eta Asiakoa jatorriz. Gaur egun, mundu guztian dago hedatuta. Fruitu handia da, lau kilo ingurukoa, eta likopeno ugari du haren pulpak: gorria, antioxidatzaile indartsua, zapore gozokoa eta oso freskagarria.
SELECTA SANDIA
Urte osoan kontsumi daiteke sandia; BM Supermerkatuetan, berriz, maiatzaren erdialdetik abuztuaren erdialdera aurkituko duzu gure SELECTA sandia. Batetik, saiatzen gara sandia oso handiak ez saltzen, eta, bestetik, haren BRIX gradua neurtzen dugu, jakiteko zer fruktosa-kantitate duen, eta, horrenbestez, zenbateraino dagoen heldua.
BM Supermerkatuetan, sandia-erdiak eros daitezke, bezeroak hala nahi izanez gero.
SANDIA KONTSUMITZEAREN 12 ONURA:
- Oso aberatsa da mineraletan eta bitaminetan; hori dela eta, nutriente-dentsitate handia du, eta kaloria-ekarpen baxua. Kaloria gutxien duten frutetako bat da; horregatik, asko erabiltzen da argaltzeko eta pisu idealari eusteko dietetan.
- Meloia bezala, mokadu gozo aparta da, kaloria gutxikoa eta freskagarria; ezin hobea da haurren askarirako, gozokien eta zizka-mizken ordez.
- Ur asko duenez, diuretikoa eta arazgarria da. Gainera, udan, egarria asetzen du, eta deshidratazioa saihesten laguntzen.
- Odol-kapilarrak erlaxatzen dituen L-zitrulina aminoazidoa du. Onuragarria da erlaxazio hori zirkulazio orokorrerako —erekzioaren disfuntzioa…—, bihotzerako eta arteria-presiorako. Ariketa fisikoaren edo lanaldi luze baten ondoren, azido laktikoa eta amonioa pilatzen ditugu giharretan. L-zitrulinak erlaxatu egiten ditu giharrak, eta berriro ere energia lortzen laguntzen die; hala, indartu egiten dira gihar- eta nerbio-sistemak.
- Eragin antioxidatzailea du, β-karoteno edo A probitamina ugari baitauka, bai eta C bitamina eta likopenoa ere, tomateak bezala. Sandiaren pulpan (gorria) egoten da likopenoa. Antioxidatzaile horiek erradikal askeen aurka borrokatzen dira, eta lagungarriak dira zahartzea, bihotz-hodietako patologiak eta zenbait tumoreren sorrera prebenitzeko.
- C bitaminaren onuretako bat hau da: kolagenoa osatzen laguntzen du, eta ezin hobea da zauriak orbaintzeko.
- A bitamina duenez, ezin hobea da azalarentzat. Beharrezko nutrientea da gantza ekoizteko —ileahidratatuta edukitzen du gantzak—, eta gorputzeko ehunak hazteko, hala nola azala eta ilea.
- Azukre gutxi duenez, fruta egokia da diabetikoentzat, betiere kontsumitzen den kantitatea kontrolatuz.
- Sodio gutxi du; beraz, ezin hobea da hipertentsoen dietetarako.
- Potasio ugari duenez, kontuz kontsumitu behar dute giltzurrun-gutxiegitasuna dutenek.
- Sandiaren B6 bitaminak (piridoxina) lagundu egiten du nutriente energetikoak aprobetxatzen: karbohidratoak eta proteina koipetsuak, alegia. Nerbio-sistema ere erregulatzen du. Bitamina horren eskasiak urduritasuna, lo egiteko eta ikasteko arazoak eta giharretako ahultasuna eragiten ditu.
- B3 bitamina (niazina) ere beharrezkoa da zelulek energia sor dezaten. Kolesterol-maila baxu mantentzen laguntzen du, arteria-presioa murrizten, digestio-aparatua babesten, eta azala egoera onean mantentzen.
OSAERA NUTRITIBOA
- Kaloria-ekarpen oso baxua: 20,5 kcal/100 g
- Ura: % 93
- Proteinak eta koipeak: batere ez
- Karbohidratoak: 4,6 g/100 g
- Zuntza: 0,5 g/100 g
- Mineralak: potasioa (89 mg/100 g) eta magnesioa (11 mg/100 g)
- Azido folikoa, β-karotenoak edo A probitamina, C bitamina, eta B3 eta B6 bitaminak.
Fruta guztiak bezala, fruktosa duenez, sandia ere hobeto sartzen da otorduen artean. Postre gisara jaten bada, moteldu egiten du digestioa, eduki gastriko handia baitu. Fruktosa erraz hartzitzen da, eta flatulentzia eta astuntasuna eragin ditzake.
Elikagai gutxi dira frutak eta barazkiak bezain onuragarriak, eta gomendatzen da haietatik bost anoa jatea egunean. Udan, garaiko fruta ugari egoten dira. Aprobetxa ditzagun. Orain da sandiaren garaia!
![]() |
Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa |
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.
