Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.

Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sagar erre betea

OSAGAIAK

(4 pertsonarentzat)
4 sagar
100 gr gazta fresko, BERTA
60 gr azukre zuri
1 zorro banilla
40 gr irasagar, QUIJOTE

ELABORAZIOA

Labea 200 gradutan berotuko dugu.

Sagarrak garbitu eta bihotza kenduko diegu. Azpil batean jarri, eta 30 minutuz laberatuko ditugu. Hozten utziko ditugu.

Gazta eta irasagarra laukietan moztuko dugu. Sagar bakoitza beteko dugu.

Banilla-zorroa erditik ireki, eta, ganibet batez, haziak aterako ditugu, barrualdea karrakatuta.

Lapiko batean karamelua egingo dugu. Horretarako, azukrea ur pixka batekin eta banillarekin urtuko dugu, urre kolorea eta lodiera egokia lortu arte. Karamelua sagarren gainean botako dugu.

PREZIOA: TXIKIA
DENBORA: 45’
ZAILTASUNA: 5/10
OSASUNGARRIA: 8/10