Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Zozketa

Presta itzazu jakiak glutenik gabe, eta irabazi 50 euro

Zeliakoen Nazioarteko Eguna ospatzen da datorren maiatzaren 27an, eta BM Supermerkatuok dagoeneko ospatzen ari gara, guretzat beti baita zuen eguna. Horregatik, lehiaketa bat jarri dugu martxan Facebookeko gure orrian, glutenik gabeko produktuak erosteko 50 euroko balea eman nahi baitizugu opari.

Oso erraza da parte hartzea; glutenik gabeko errezeta bat proposatu behar diguzu, besterik ez; oso erraza! Facebookeko gure orriko argitalpen honen iruzkinen artean idatzi behar duzu errezeta, eta automatikoki sartuko zara zozketan.

BM Supermerkatuetan arreta handiz zaintzen dugu elikadura osasungarriaren sekzioa; glutenik gabeko produktuez gain, bestelako gaitz, intolerantzia eta alergiak dituztenentzako egokiak diren elikagaiak ere aurkituko dituzu. Halaber, glutenik gabeko elikaduragatiko gure kezka agerian geratzen da Euskadiko Zeliakoen Elkartearekin (EZE) daukagun hitzarmenean; hitzarmen horren arabera, elkarteko bazkide guztiek dute % 5eko deskontua, BM Txartela erabilita, edozein BM supermerkatutan egiten dituzten erosketa guztietan.Gainera, urtean zehar bazkideek egiten duten kontsumoaren portzentaje bat Elkarteari ematen diogu.

Lehiaketa hau zuen egunerokotasuna errazteko dugun interesaren eredu bat besterik ez da. Anima zaitez, eta parte hartu!