
Postre freskagarriak: onena, amaierarako
Zeuregana itzazu gonbidatuak amaierarekin. Dena probatu dutela uste dutenean, atera iezaiezu postrea eta koktela konbinatzen dituen plater perfektua, eta erabat zeureganatuko dituzu. Ez dio axola zure menuko plateren batek erabat bete ez baditu. Utz itzazu aho zabalik amaierarekin, eta eman amaiera bikaina zure gonbidatuei.
Jarraian, postre eta koktel konbinazioa proposatzen dizugu; ezin hobeki uztartzen dira. Horrela, has ezazu Urte Berria modurik gozoenean.
Lima eta menda tarta
Osagaiak (Lau lagunentzako)
200 gramo gaileta birrindu (BUENA MARÍA)
100 gramo gurin (CLAS)
400 gramo gazta-krema
50 gramo esnegain
Bi limaren zukua
Bi limaren birrindura
100 gramo azukre (ACOR)
2 gelatina-orri (ROYAL)
Nola prestatu
Tartaren oinarria prestatzeko, gaileta birrindua eta gurina nahastuko ditugu pomada puntua lortu arte, eta nahasketa horrekin estaliko dugu kazola zapal bat.
Esnegaina gelatinarekin –aurrez hidratatuta– eta azukrearekin batera berotuko dugu.
Irakin, eta nahasketa hori gazta-kremari gehitzen joango gara, limarekin batera.
Gaileta-oinarriaren gainera bota, eta tarta mamitu dadin utziko dugu.
Zatitan moztu, eta zerbitzatu.
Mojitoa
Osagaiak (Lau lagunentzako)
60 ml ron
20 ml lima-zuku
8 menda-hosto
Lima-birrindura
Izotz txikitua
120 gramo ur edo ur gasdun
Nola prestatu
Almaiz batekin, menda-hostoak eta azukrea zehatuko ditugu.
Edalontzi batean jarri, rona lima-zukuarekin gehitu, eta ura eta izotza isuriko ditugu, birrindurarekin batera.
- POSTREAK
- GOZOAK
- ZAILTASUNA: TXIKIA
- DENBORA: 0-30'