Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Pellak

Osagaiak (Lau lagunentzako)

 ¾ litro esne oso

100 gramo azukre

Hiru arrautza-gorringo

Limoi baten azala

80 gramo irin fin edo arto-almidoi

40 gramo gurin

Kanela-txotx bat

Bainila leka bat

Litro erdi oliba-olio birjina estra suabe

 

Arrautza-irina prestatzeko

3 arrautza

100 gramo gari-irin

 

Nola prestatu

 

100 ml esne gordeko dugu. Gainontzekoa su motelean infusionatuko dugu, kanelak eta bainilak limoiarekin batera irakiten duten arte.

Aparte, katilu batean, gorringoak, azukrea, aurrez gorde dugun esnea eta irina nahastuko ditugu. Ondo irabiatu ondoren, infusionatutako esnea gehituko diogu, pixkanaka.

Iragazi, eta berriro jarriko dugu sutan. 10 minutuz egosiko dugu su motelean, azpil sakon batera isuriko dugu, eta hurrengo egunera arte utzi.

Orea laukitan moztuko dugu, irinetatik eta arrautza irabiatutik pasatu, eta oliotan frijituko ditugu. Ondoren, xukatu eta paper xurgatzaile baten gainean jarriko ditugu.

 

Platerean nola aurkeztu

 

Laukitxoak plater batean jarriko ditugu. Nahi izanez gero, azukre eta kanela pixka batekin hautseztatu ditzakegu. Amaitzeko, plater batean zerbitzatuko ditugu, fruitu gorriekin.