Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Pasta, kuiatxoz eta parmesanoz egindako saltsa krematsuarekin

Pasta prestatzeko

400 gramo pasta

Gatza

Ura

 

Saltsa prestatzeko

Bi kuiatxo ertain

Tipula txiki bat

2 baratxuri-atal

Kozinatzeko 200 ml esnegain

100 gramo gazta parmesano, birrinduta

2 koilarakada oliba-olio birjina estra

Gatza eta piperbeltza, norbere gustura

Albahaka freskoa (hautazkoa)

 

Nola prestatu:

Garbitu kuiatxoak, eta moztu laukitxotan. Zuritu eta txikitu tipula. Zuritu eta birrindu baratxuri-atalak

Bete lapiko handi bat urez, eta bota gatz pixka bat. Ura irakiten hasten denean, bota pasta, eta kozinatu 8-10 minutuz (paketeko instrukzioen arabera). Kendu ura, eta gorde egosketako ur pixka bat.

Saltsa prestatzeko: berotu olioa zartagin batean. Frijitu arin tipula eta baratxuria su ertainean, gardentzen diren arte. Gaineratu kuiatxoa, eta kozinatu 5-7 minutuz, kuiatxoa samur gelditzen den arte. Gehitu esnegaina, eta utzi 2-3 minutuz, urritzen den arte.

Irabiagailu batekin, birrindu nahasketa, krema suabe bat lortzen duzun arte. Ondu gatzez eta piperbeltzez, eta bota pasta saltsara. Gehitu gazta parmesano birrindua. Nahastu ondo eta, saltsa oso lodia baldin badago, gehitu egosketa-ur pixka bat nahasten duzun bitartean. Apaindu, gainetik albahaka freskoa botata (hautazkoa).

 

Aurki itzazu osagai guztiak hurbilen duzun zure BM supermerkatuan edo ONLINE dendan!

  • BIGARRENAK
  • ARROZA ETA PASTA
  • ZAILTASUNA: ERTAINA
  • DENBORA: 30'-60'
  • OSASUNGARRIA
  • ZELIAKOAK
  • HAURRAK