Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Pasta freskoa, kuiarekin eta perretxikoekin

Lau lagunentzako osagaiak

400 gramo pasta fresko

400 gramo kuia, zurituta eta laukitxotan moztuta

250 gramo perretxiko (askotarikoak)

2 tipulatx, txikituta

3 baratxuri-atal

200 ml barazki-salda

Kozinatzeko 100 ml esnegain likido

50 gramo gazta parmesano, birrinduta

2 koilarakada oliba-olio birjina estra

Koilarakadatxo bat ezkai lehor

Perrexil freskoa, txikituta

Gatza

Piperbeltza

 

Nola prestatu:

Erre kuia labean 200°C-tara 25-30 minutuz, biguntzen den arte. Lurrunetan ere egos dezakezu, 15 minutuz.

Bitartean, garbitu perretxikoak zapi umel batekin (inola ere ez txorrotaren azpian). Handiak baldin badira, moztu itzazu xaflatan.

Behin kuia erre ondoren, birrindu ezazu barazki-saldarekin eta baratxuri-atal oso batekin batera, pure krematsu bat lortu arte. Gorde.

Zartagin handi batean, berotu koilarakada bat olio, su ertain-altuan. Salteatu perretxikoak geruza bakar batean eta mugitu gabe bizpahiru minutuz, gorritzen diren arte. Irauli itzazu, eta kozinatu beste bi minutuz. Atera zartaginetik, eta gorde.

Zartagin berean, bota beste koilarakada bat olio eta sueztitu tipulatx txikituak 3 minutuz, su ertainean. Gehitu baratxuria (txikituta) eta ezkaia, eta kozinatu beste minutu batez.

Bota kuia-purea zartaginera, gehitu esnegain likidoa, eta nahastu ondo. Gatzpipertu nahierara, eta utzi su geldoan kozinatzen 5 minutuz.

Egosi pasta freskoa, paketean aurkituko dituzun argibideen arabera (normalean, hiruzpalau minutuz, gatza erantsitako ur irakinetan). Xukatu, eta gorde pasta egositako ur pixka bat.

Nahastu pasta kuia-saltsarekin. Oso lodia gelditzen bada, gehitu lehen gorde duzun ur pixka bat. Bota salteatutako perretxikoen erdiak eta gazta parmesano birrindua.

Zerbitzatu berehala plater sakonetan, eta bota gainerako perretxikoak eta hautseztatu txikitutako perrexil freskoz.

 

Aurki itzazu osagai guztiak hurbilen duzun zure BM supermerkatuan edo ONLINE dendan!

  • LEHENAK
  • PLATER BAKARRAK
  • BARAZKIAK
  • ARROZA ETA PASTA
  • ZAILTASUNA: ERTAINA
  • DENBORA: 30'-60'
  • OSASUNGARRIA
  • HAURRAK
  • BEGETARIANOA

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.