Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

Pasión Vega & Bilboko Koral Elkartea: Meza Kreolea

BM Supermerkatuek eta Bilboko Koral Elkarteak berriro egin dute bat, ‘Pasión Vega & Bilboko Koral Elkartea: Meza Kreolea’ kontzertu solidarioa bultzatzeko. Abenduaren 23an izango da Euskalduna jauregian (19:30), Bizkaiko elikagaien bankuaren alde.

Aurten, artista handi bat izango dugu, Pasión Vega (Pop Albumaren kategorian, Latindar Grammy sarietan izendatua), eta Eguberri ukituak izango ditu, argentinar folk polifoniaren bi lan garrantzitsu abestuko baitituzte: Meza Kreolea eta Navidad nuestra.

Ekitaldi honetan parte hartzera animatzeko, bi sarrera erosteko 50 euroko deskontu-kode bat jarriko dugu gure bezeroen eskura, gure establezimenduetako edozeinetan 20 euroko edo gehiagoko erosketa bat egiteagatik. Leihatilan zein Euskalduna jauregiaren webgunean trukatu ahal izango da kode hori (Edukiera bete arte).

Kontzertu honekin, berriro hasiko dira publikodun kultura-ekitaldiak BM Supermerkatuek eta Bilboko Koral Elkarteak musika-kultura bultzatzeko duten hitzarmenaren barruan, iaz ezin baitzen kontzertua egin, eta horren ordez, "Kanta Gabon Kanta" gabon-kanten CD solidarioa argitaratu baitzen.

2019an egin zen lankidetza horren ondoriozko lehenengo kontzertua, ALBOAN Gobernuz Kanpoko Erakundearen alde; orduko hartan, Beethovenen IX. Sinfonia interpretatu zuen abesbatzak, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera, Euskalduna jauregian.

 

Buffet quesos