
Kolaborazioa
BM Supermerkatuek eta Bilboko Koral Elkarteak bat egin dute Bizkaian musikaren kultura bultzatzeko
BM Supermerkatuek, Bizkaiko lurraldean musikaren kultura bultzatzeko babesle modura, bat egin du Bilboko Koral Elkartearekin. Kontzertu solidario baten antolaketa itxi dute horrela. Bertan koru elkarteak Beethovenen IX Sinfonia interpretatuko du, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin (BOS) batera. Kontzertua irailaren 23an izango da Euskalduna Jauregian eta Alboan Gobernuz Kanpoko Erakundearen alde ospatuko da.
Uztarketa hau ahalbidetu duen hastapen-puntua Bilboko Korala Gertutik zikloa izan da. Ekitaldiz beteriko programa horren xedea musika Bilboko auzoetan barna hedatzea da Udalak berak antolatuta, eta aurten BM Supermerkatuak babesle modura aritu da.
Akordioa Miguel Angel Zamoranok, BM Supermerkatuetako Denda eta Marketin Kudeaketako zuzendariak, eta Iñigo Alberdik, Bilboko Koral Elkarteko gerenteak, sinatu dute. “Guretzat pribilegio bat da elkarte horren eskutik lankidetzan aritzea musikarekin eta Bizkaiko gizartearekin oso inplikatuta baitaude, eta bertan aski maitatuak dira” nabarmendu du Zamoranok. “Lan eredugarria burutzen dute eta musikaren kultura manten dadin balio handikoa eta, horregatik, ohorea da gure babesa eskaintzea parte har dezakegun ekitaldietan”.
Bestalde, Bilboko Koral Elkartearen gerenteak, Iñigo Alberdik, ziurtatzen zuenez “BM Supermerkatuak merkataritzaren sektoreko liderra da gure lurraldean eta Bilboko Koral Elkartearentzat aliatu garrantzitsua da kultura kontsumoarekin lotutako azturak sortzeko misioan, musika sinfoniko eta korala entzun ohi ez den etxeetan sartuz. Haren bezeroak publiko potentziala dira, eta irrikaz gaude musikarekiko gure pasioa haiei helarazi eta IX Sinfonia sinbolikoarekin haiek gozarazteko”.
Poztasun hori kontzertu baten bidez hiriko bi musika erakunde nagusiak elkartzearen ondorio da. Gainera, Alboan GBE erakundeak burutzen duen misioan gure ekarpena egiten dugu, hots, hiritar arduratsuak eraiki eta mundu osoan ematen diren desberdintzen aurka borrokatzea, hartako lantaldeen bidez.
Sarrerak salgai hemen: https://www.euskalduna.eus/eu/ekitaldiak/novena-sinfonia-de-beethoven/