Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Panela. Ba al dakizu zer den? Gozagarri honek ohiko azukrearen aldean zer desberdintasun dituen azalduko dizugu.

Panela azukre-kanaberaren prentsaketa-prozesuaren ondorioz lortzen den gozagarria da. Hain zuzen, guk ezagutzen ditugun panela- blokeak prozesu horretatik ateratako zukua hozterakoan eratzen dira. Indian eta Kolonbian ekoizten da bereziki.

Panelaren eta azukre soilaren -edo azukre zuriaren- arteko desberdintasunik handiena osaera da: azukre zuriak sakarosa eta glukosa ditu osagaitzat, eta panelak, aldiz, sakarosa, glukosa eta fruktosa (% 5).

Bestalde, bitaminak (B, A, C, D eta E multzoak) eta mineralak (kaltzioa, burdina, magnesioa eta fosforoa) ditu, kopuru txikian bada ere. Esaterako, kafeari koilarakada bat panela (5 g inguru) botata, gutxi gorabehera 3 mg-ko kaltzio-ahorakina lortuko dugu. Hau da, egunero kontsumitu beharko genukeen kaltzioaren % 0,5a.

Azukre zuriaren ordezko on bat al da panela?

Azukre zuria eta panela alderatzen baditugu, lehenak ez du inolako nutrizio-propietaterik; bigarrenak, aldiz, mineralak eta bitaminak ditu, kopuru txikian bada ere. Alabaina, panelaren % 85 azukrea da, eta, ondorioz, ahalik eta gutxien kontsumitzea komeni da (eguneko kaloria-ahorakinaren % 5 baino gutxiago; 2 urtetik beherako haurrei ez zaie azukrerik eman behar).

  Rocío Narbaiza: Farmazialaria & Nutrizionista