
Pan cake-ak jogurt, hur eta mendarekin
OSAGAIAK
(4 pertsonarentzat)
Pan cakentzat:
120 g. arroz-irin
200 ml esne osoa
1 arrautza
30 ml ekilore-olio
20 g. azukre zuri
1 zorro legamia
1 koilarakada gurina
Osagarriarentzat:
2 jogurt
50 g. hur
1 koilarakada menda fresko
NOLA PRESTATU
Osagai likidoak nahastuko ditugu: arrautza, esnea eta olioa. Beste ontzi batean osagai lehorrak nahastuko ditugu: irina, azukrea, legamia eta gurina. Biak elkartu egingo ditugu, hagatxo baten laguntzaz.
Gurin pixka bat jarriko dugu zartagian eta bero dagoenean, kazo bat nahasketa gehituko dugu. Burbuilak agertzen hasten direnean buelta emango diogu. Lau krepe lortuko ditugu.
Hurrak txikitu eta, aparte, menda asko txikituko dugu ere. Jogurtarekin nahastuko ditugu.
Krepe bakoitza, gainean jogurt pixka bat daramala zerbitzatuko dugu.
- POSTREAK
- GOZOAK
- ZAILTASUNA: TXIKIA
- DENBORA: 0-30'
- HAURRAK