
Otarrainxka eta maionesa petit chouxa
OSAGAIAK
(4 pertsonarentzat)
Choux-orea egiteko:
250 ml Ur
50 gr Gurin
50 gr Gantz
Gatz-pitin bat
150 gr gari-Irin
5-6 Arrautza ertain
12 Otarrainxka egosi
250 ml Maionesa
20 gr Tipulin xehatu
20 gr ozpinetako Pepino xehatu
15 gr arto-Irin
PRESTATZEA
Kazola batean ura gurinarekin, gantzarekin eta gatzarekin berotuko dugu. Irakiten hasten denean irin guztia batera gehituko diogu, eta eragingo dugu, guztiak bat egin arte. Orea sutik atera eta hozten utziko dugu. Arrautzak banan-banan gehituko dizkiogu eta guztia espatularen laguntzarekin nahastuko dugu.
Pastelgintzako mahuka batean jarri, eta laberako papera duen azpil batean tontortxoak egingo ditugu. 210ºC-tan laberatuko dugu tontortxoak puztu eta gorritu arte, 15 minutu inguru. Otarrainxkak zuritu eta xehatuko ditugu eta tipulinarekin, ozpinetako pepinoarekin eta maionesarekin nahastuko dugu.
Petit chouxak zabaldu, eta maionesa- eta otarrainxka- betegarriarekin beteko dugu. Goiko aldea gainean jarri, eta arto-irin pixka bat botako diogu gainetik gozo-itxura emateko.
- LEHENAK
- ARRAINAK ETA ITSASKIAK
- ZAILTASUNA: ERTAINA
- DENBORA: +60'