Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Orburuak, itsaskiz beteta

Lau lagunentzako osagaiak

4 orburu handi

200 gramo itsaski (ganbak, otarrainxkak, olagarroa, muskuiluak…)

Baratxuri-atal bat, txikituta

50 ml ardo zuri

Oliba-olio birjina estra

Gatza, piperbeltza eta perrexila (aukeran)

 

Nola prestatu:

Orburuak garbitu, eta kanpoko hosto gogorrenak, zurtoinak eta goiko aldea kenduko dizkiegu. Orburuen bihotza hustuko dugu, kontuz. Ur gazituan kozinatuko ditugu 20 bat minutuz, limoi-zuku zurrusta batekin. Ura kendu eta gorde egingo ditugu.

Zartagin batekin, baratxuria eta itsaskiak sueztituko ditugu olioarekin, hiru bat minutuz. Ardo zuria gehitu eta urritzen utziko dugu.Bete orburuak itsaski-salteatuarekin, bota gatza eta piperbeltza, eta apaindu perrexilarekin edo beste belar aromatikoren batekin.

 

Aurki itzazu osagai guztiak hurbilen duzun zure BM supermerkatuan edo ONLINE dendan!

  • LEHENAK
  • BARAZKIAK
  • ARRAINAK ETA ITSASKIAK
  • ZAILTASUNA: ERTAINA
  • DENBORA: 30'-60'
  • OSASUNGARRIA
  • ZELIAKOAK
  • LAKTOSA GABEA

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.