Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Orburu-krema, urdaiazpiko-kurruskariarekin

Lau lagunentzako osagaiak

8 orburu fresko (edo 400 gramo orburu-bihotz izoztu)

Porru handi bat

Tamaina ertaineko patata bat

Litro bat barazki-salda

Kozinatzeko 100 ml esnegain likido (hautazkoa)

4 xerra fin urdaiazpiko serrano

2 koilarakada oliba-olio birjina estra

Gatza eta piperbeltza, norbere gustura

Limoi erdi baten zukua

 

Nola prestatu:

Orburu freskoak erabiltzen badituzu, kendu kanpoaldeko orri gogorrenak, eta moztu puntak eta zurtoina. Erdibitu. Sartu limoi-zukuarekin nahastutako uretan, ez daitezen herdoildu.

Lapiko batean, berotu olioa, eta bota porrua, xaflatan moztuta. Gardentzen denean, bota patata –zurituta eta laukitxotan moztuta– eta orburuak ere. Sueztitu dena minutu batzuez.

Gehitu salda beroa, irakin arazi eta, ondoren, jaitsi sua. Estali lapikoa, eta kozinatu 20-25 bat minutuz, osagai guztiak biguntzen diren arte.

Bitartean, jar itzazu urdaiazpiko-xerrak zabal-zabal labeko azpil batean, laberako paperaren gainean, eta labeka itzazu 180ºC-tara 8-10 minutuz, kurruskari jartzen diren arte.

Birrindu zopa, fin-fin eta homogeneo geratzen den arte. Testura krematsuagoa nahi baduzu, gehitu esnegaina, eta berotu irakin arte. Ondu nahierara.

Zerbitzatu krema beroa, eta apaindu gainetik urdaiazpiko kurruskari txikituarekin eta oliba-olio zurrusta batekin.

Aurki itzazu osagai guztiak hurbilen duzun zure BM supermerkatuan edo ONLINE dendan!

 

  • LEHENAK
  • ZOPAK, SALDAK ETA KREMAK
  • ZAILTASUNA: ERTAINA
  • DENBORA: 30'-60'
  • OSASUNGARRIA
  • ZELIAKOAK
  • HAURRAK