Elikadura
Oliba-olioa: propietateak eta onurak
Dieta mediterraneoa, UNESCOk gizateriaren ondare kultural ez-material izendatua, ezin da ulertu oliba-oliorik gabe. Dieta mediterraneoaren oinarrian, funtsezko elikagai hauek daude: fruta eta barazkiak, lekaleak, arraina, zerealak (hobe da bihi osokoak kontsumitzea), fruitu lehorrak eta oliba-olioa, gantz-iturri nagusi gisa.
Oliba-olio birjina estra oliba-olio birjina bezala ekoizten da, baina azidotasun-gradu txikiagoa du (% 1 inguru), eta horrek zapore sendoa eta kolore berdexka ematen dizkio.
OLIBA-OLIOAREN PROPIETATEAK ETA ONURAK
Oliba-olioa kontsumitzea zure osasunean inbertitzea da, eta, aldi berean, zapore bikainaz gozatzea. Ikerketa asko egin dira dieta mediterraneoak eta oliba-olio birjina estrak osasunarentzat dituzten onuren inguruan. Marta Aguirre doktorea nutrizio eta medikuntza estetikoan aditua da, eta abantaila hauek aipatzen dizkigu:
- Azido oleikoa eta antioxidatzaileak dituenez, patologia kardiobaskularrak izateko arriskua gutxitzen du; izan ere, HDL kolesterola (ona) igo eta LDL kolesterola (txarra) jaisten du, eta, hala, infartu edo iktus bat izateko arriskua gutxitzen du.
- Diabetesa izateko arriskua gutxitzen du.
- Koipe guztiak ez dira berdinak, eta oliba-olioa eta koipe osasuntsuak kontsumitzen badira, beste koipe kaltegarri batzuen kontsumoa murrizten da. Beraz, oliba-olioa aliatu egokia da obesitatea saihesteko, batez ere abdominala —gerri-perimetroa handiagotzea eragiten duena—.
- Antioxidatzaileak dituenez, narriadura kognitiboa (zahartzaroan ohikoa), zahartze goiztiarra eta endekapenezko beste zenbait gaixotasun moteltzen ditu.
- Efektu antiinflamatorioa du, muskulu eta giltzaduretako mina gutxitzeko.
- Duen testurari esker, lubrifikatzaile bikaina da: heste-igarotzea hobetzen laguntzen digu, bai eta idorreriari aurre egiten ere.
OLIBA-OLIOAREN KONPOSIZIOA
- Olioaren % 98 triglizeridoak dira (triglizeridoa, kimikoki, glizerolez eta gantz-azidoz osatutako molekula bat da). Beti bezala, gantz-azido motak du garrantzia.
- Gainerakoa bitamina lipodisolbagarriek eta antioxidatzaileek osatzen dute.
![]() |
Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa |
BM Supermerkatuetan, aukera zabala dago oliba-olio birjina estratan. Merkatuko marka nagusiak eta jatorri-deitura duten zenbait olio ditugu. Aukeratu ezazu zure gustuekin bat datorrena, eta gozatu osasunarentzat dituen onura eta propietateez!
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.
